Itxi

telebista

ETB-1en

Estefaniaren etorrera, asteleheneko 'Goenkalez Blai' saioan

A.A.

EITB

Bederatzigarren denboraldira atzera egingo duen saioak hainbat aktorerekin orduko kontuak berrituko ditu.

  • 'Goenkalez blai'. Argazkia: EITB

Bederatzigarren denboraldian Arraldeko herrian bizi izandako gertaera nagusien errepasoa egingo dute datorren astelehenean ETB-1eko 'Goenkalez Blai' saioan. Estefaniaren etorrera izango dute abiapuntu 'Goenkale' telesailaren historiaren errepaso honetan.

Estefania, Gastonen emaztea, Arraldera etorriko da Boga tabernatik dagokion zatia eskatzera. Emakumea nor den jakiten dutenean, Maria Luisak eta Xabierrek akordioa hitzartuko dute berarekin Boga eskuratzeko. Baina Leonorrek, Gastonek engainatu egin duela jakitean, bere zatia Josemariri saltzera beharko du.

Gastonekin ezer lortzerik ez duenez, Xabierrekin ezkontzea erabakiko du Estefaniak. Maria Luisak begi onez hartuko du bere erreina, baina laster jakingo du bere semearen emaztea beste gizon batekin dabilela, Mariorekin, eta honek asmo txarrak dituela. Bere ama burutik eginda dagoela sinestaraziko dio Estefaniak Xabierri eta azkenean Maria Luisa eroetxean sartuko dute.

Bestalde, Gastonekin ezkonduta egon arren, Leonorrek Koldorekin maiteminduta jarraitzen du eta Koldo herrira itzultzen denean harremanari ekin nahiko dio. Baina Koldo neskalagunarekin dator, Martarekin. Haatik, Koldok ere Leonor maite du eta honek auto istripu larria izatean, gehiago elkartuko dira.

Bederatzigarren urte honetako maitasun istorioen protagonista berria Mikel izango da. Klase partikularrak ematen dizkion neskarekin maiteminduko da, Martarekin, Koldoren neskalagunarekin, hain zuzen ere.

'Goenkalez Blai' astelehenean dago ikusgai gaueko hamarretan Maria Cruicshankek aurkeztuta. Zuzenean jarraitu nahi izanez gero, sartu EITB Nahieran atalean.