Itxi

telebista

ETB-1en

'Azpimarra' saioa, astelehenetik aurrera berriro ikusgai

A.A.

EITB

Ramon Etxezarreta, Ander Iturriotz, Elena Laka, Joseba Barandiaran eta Roberto Uriarte Torrealdai hartuko ditu Maddalen Iriartek.

  • 'Azpimarra'. Argazkia: EITB

'Azpimarra' saioak denboraldi berria hasiko du astelehenean, gaueko 'Gaur Egun' albistegiaren ostean, bederatziak hamar gutxiak aldera. Maddalen Iriarte izango du gidari eta aurkezle.

Lehen saioan, honez gero ezagunak diren Ramon Etxezarreta, Ander Iturriotz eta Elena Laka abokatua izango dituzte solaskide mahaian. Egunotan, besteak beste, Konstituzio espainiarraren aldaketa hizpide dugunez eta norabide ekonomikoek agintzen dutenez, Karta Magnaren aldaketa hori ohiko ekonomia gaietarako adituarekin, Joseba Barandiaranekin, eta Roberto Uriarte Torrealdai EHUko irakaslearekin aztertuko dituzte.