telebista
22:30ean
Jenny, Patxi eta Manuren erabaki polemikoa, gaur gauean, "El Conquis"en
EiTB
Patxi Alonsok aurkezten duen debateak abenturako azken bi kanporatuak izango ditu gonbidatu.
-
Patxi eta Jenny, "El Conquis"eko azken bi kanporatuak. Argazkia: EiTB
Asteleheneko "El Conquistador del Caribe" atalean, bai ikus-entzuleak baita talde urdineko lehiakideak ere harrituta utzi zituen erabaki polemikoa hartu zuen Manu Maritxalarrek: Nekane izendatu beharrean, Patxi bidali zuen duelura. Kapitainaren erabakiak eta Patxik erakutsi zuen abileziarik ezak abenturatik kanpo utzi zuten arabarra, eta Jennyk ere galdu zuen duelua. Manu eta Nekanerekin haserre dauden bi lehiakideak hartuko dituzte gonbidatu gaurko "El Conquis" saioan.
Besteak beste, Mikelen itzuleraren irudiak eskainiko ditu saioak. Halaber, azken kanporaketek eragin duten Ismaren erreakzioa eta hurrengo immunitate jokoaren aurrean talde urdinean biziko den tentsioa ikusiko ditugu. Zein izango da kapitainen etorkizuna? Asteazkeneko "El Conquis" saioan jakingo dugu abentura amaitzeko zenbat saio geratzen diren eta final handia noiz jokatuko den.
Conquistologoak, kapitainak, Iñaki Maritxalar, Adri, Andrea, Gazteako taldea eta Humberto arituko dira platoan, Patxi Alonsorekin batera, Jenny eta Patxi protagonista izango dituen "El Conquis" saioan.
"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.