Itxi

telebista

Ostiralean

Espainiako Itzuliaren 19. etapa, zuzenean, ETB-1en

A.H.

EITB

Gauean Lezamako pilota jaialdia eskainiko da zuzenean.

  • 'Espainiako Itzulia'

    'Espainiako Itzulia'

Ostiral honetan, Espainiako Itzuliko 19. etapa, Nojan hasi eta Bilbon amaituko dena, eskainiko du zuzenean Euskal Telebistak 15:55etik aurrera bere lehen katetik. Pedro Mari Goikoetxeak eta Xabier Usabiagak komentatuko dute emanaldia Joxe Nazabal txirrindulari ohia lagun dutela. 1978an, Itzulia azkenengoz Euskal Herritik pasa zenean, parte hartutakoa da Nazabal. Sailkapen nagusiko zazpigarren postuan amaitu zuen hain zuzen zaldibitarrak, eta urte bete lehenago Urkiola gainean amaitu zen etapa irabazi zuen.

Gauean, 'ETB Kantxa' saioak Lezaman jokatuko den pilota jaialdia eskainiko du zuzenean. Hasteko, Apezetxea-Larrinaga eta Jaunarena-Merino bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da eta ondoren, Titin III-Zabaleta eta Retegi Bi-Zubieta bikoteek jokatuko dute eguneko bigarren partida. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute kontakizuna.

ETBK Sat kateak, bere aldetik, Hossegorreko Munduko Zesta Txapelketako bigarren finalerdiko partida eskainiko du zuzenean arratsaldeko 20:00etatik aurrera Juanan Legorburu eta Jabier Arkarazoren eskutik. Streaming bidez ere ikusi ahal izango da emanaldia eitb.com-en.