Itxi

telebista

ETB-1en

Trikizio, Seiren eta Lauroba, igande honetako 'Beste Bat' saioan

A.A.

EITB

Batzuk esperientziadunak, beste batzuk hasi berriak, hiru taldeen lana erakutsiko dute.

  • 'Beste bat'

'Beste Bat' saioaren 9. atalean, Trikizio, Seiren eta Lauroba taldeak izango dira protagonista.

Aurreko atalean ezagutu zituzten Trikizio taldeko kideak. Taldeko arima eta abeslaria den Xabier Arakamak halabeharrezko atsedenaldia hartu beharko du aurten. Eztarria minduta dauka eta eszenatokietatik aldentzeko agindu dio medikuak. Bere ordez Etxe arituko da hurrengo hiletan. Aurreko atalean entsegu orokorra egin ondoren, gaurko saioan lekukoa pasako dio Xabierrek Etxeri Gallartan egingo duten kontzertuan. Nola moldatuko ote da berriztarra?

Plazarik plaza ibiltzen diren musika taldeen etsai handienetako bat euria da. Seiren taldeak kontzertua dauka Morgako jaietan, baina eguraldia ez da horretarako aproposena. Emanaldia bertan behera uzteko arriskua dago... Lortuko al dute kontzertua aurrera ateratzea?

Esfortzu handia egiten dute musikari hasi berriek euren proiektu musikalak bestelako lanekin uztartzeko. Horixe da Lauroba taldeko gazteen kasua. Bertako kideak euren lanetan ezagutuko dituzte aste honetako atalean. Gero, estudioan sartuko dira euren disko berria nola grabatzen duten ikusteko.

'Beste Bat' saioa igandean dago ikusgai 22:05ean ETB-1en.