telebista
22:15ean
'Fuera de carta' komedia izango da ikusgai, gaur, 22:15ean, ETB2n
I. A. | EITB.EUS
Maxi sukaldariaren bizitza irauli egingo da haren seme-alabak eta futbolari argentinar erakargarri bat azaltzerakoan.
-
Lola Dueñas eta Javier Cámara 'Fuera de carta' komediaren fotograma batean
Gaur gauean, ETB2k Fuera de carta komedia eskainiko du. Nacho Garcia Velillak zuzenduriko pelikularen protagonistak dira, besteak beste, Javier Cámara, Benjamín Vicuña, Lola Dueñas eta Fernando Tejero.
Eliseo (Javier Camara) izen handiko chef bat da, eta modan dagoen jatetxe bat du Madrilen. Konplexurik gabe bizi du bere homosexualitatea, baina bere bizitza irauli egingo da emakume batekin ezkonduta egon zenean izandako seme-alabak eta futbolari argentinar erakargarri bat (Benjamin Vicuña) agertzen direnean.
Ez ezazu galdu Fuera de carta komedia, gaur, 22:15ean, ETB2n.