Itxi

telebista

Kirolak

Pilota Logroñotik, ostiralean, ETB-1 eta eitb.com-en

A.A.

EITB

'Boxeo Izarrak' saioak denboraldi berriari ekingo dio gero.

  • 'Pedro Mari Goikoetxea' - EITB

    'Pedro Mari Goikoetxea' - EITB

Ostiraleko 'ETB Kantxa' saioak Logroñoko Adarraga pilotalekuarekin egingo du bat 22:20ean, bertako jaialdia zuzenean eskaintzeko. Apezetxea-Ladis Galartza / Olazabal-Arruti partidarekin hasiko da emanaldia eta ondoren, Titin III-Cecilio eta Gorka-Zubieta bikoteak arituko dira nor baino nor. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosak egingo dute kontakizuna; Koldo Aldalurrek, aldiz, elkarrizketak.

'Boxeo Izarrak' saioaren denboraldi berria

Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duen 'Boxeo Izarrak' saioak denboraldi berriari ekingo dio ostiralean. Lehen emanaldia ETBK Sat-en izango da 22:30ean eta bigarrena ETB-1en 00:25ean.

Lehen saioan, pisu astuneko titulo baterako balio izan duen norgehiagoka eskainiko dute: Wladimir Klitschko eta David Haye aurrez aurre. Klitschko anaietatik gazteena txapeldun olinpikoa izan zen 1996an. Profesional mailan 16 aldiz izan da Munduko txapeldun. Gaur egun, IBF eta WBO erakundeen gerrikoak ditu ukrainiarrak. 55 garaipen lortu ditu orain arte eta 3 borrokaldi galdu. Bere helburuetako bat hauxe zen: neurketa hau irabaztea eta 50garren k.o-a lortzea. David Haye britainiarra ere Munduko txapelduna da. WBA erakundearen gerrikoa dauka bere eskuetan. 2009an eskuratu zuen Nikolai Valuev menpean hartuz. Harrezkero, John Ruiz eta Audley Harrisonen aurka eutsi dio. Orain arte 25 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu du.

Saio hau osatuko duen bigarren borrokaldia Tyson Fury eta Zack Pagen artekoa izango da. Fury Manchesterreko boxeolari gazte bat da. 2,05 metroko altuera dauka eta orain arte egindako 12 borrokaldiak irabazi ditu. Zack Page, ostera, bestea baino askoz txikiagoa da (1,83 m.) eta 16 urte zaharragoa.