Itxi

telebista

Kirolak

Pilota Zarautzetik eta herri kirolak, gaur, ETB1en

EiTB

Arretxe II.a-Larunbe vs Zabala- Untoria bikoteekin eta Altuna III.a-Imaz vs Artola-Rezusta partidak izango dira ikusgai.

  • Pilotariak frontoian

    Pilotariak frontoian. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Kirol eskaintza zabala izango da asteburu honetan ETB1en eta eitb.eus-en: esku pilota eta herri kirolak.

15:00etan hasita, herri-kirolak izango dira ikusgai. Pentatloi apustuan, nor baino nor gehiago arituko dira Peñagarikano eta Aizperro. Ondoren, 16:15ean, Pedro Mari Goikoetxeak eta Jose Etxebestek Leitzan jokatutako herri-kiroletako saioaren kontakizuna egingo dute. 

Igandeko kirol eskaintzari amaiera emateko, bi partida eskainiko ditu ETBk Zarauztik zuzenean. 17:00etatik aurrera, pilotazaleek Arretxe II.a-Larunbe eta Zabala- Untoria bikoteekin gozatuko dute hasteko, eta Altuna III.a-Imaz eta Artola-Rezusta bikoteen arteko norgehiagoka jokatuko da ondoren.