telebista
Larunbatean
Bermeoko Ikurriña, zuzenean ETB-1 eta eitb.com-en
A.A.
EITB
Horrez gain, Bigarren Mailako bi futbol partida, Deportivo-Sabadell eta Eibar-Lemoa, eta areto futboleko bat, Inter Movistar-Puertollano.
Estropadak, futbolak eta palak osatuko dute larunbateko ETBren kirol eskaintza.
ETB-1ek zuzeneko bi emanaldi osatuko ditu: 16:00etan Bigarren 'B' Mailako futbola, Eibar-Lemoa, eta 18:00etan San Miguel Ligako estropada, Bermeoko Ikurriña.
ETBK Sat-eko kirol programazioan, hasteko, areto futboleko Liga partida eskainiko da 12:30ean, F.C. Barcelona-Azkar Lugo. Arratsaldean, 18:00etan, Bigarren 'A' Mailari dagokion neurketa, Deportivo-Sabadell.
22:30ean, pala atsegin dutenentzat hitzordua prestatu du ETBK Sat-ek: 'Frontoi Luzea' saioaren barruan, Garcia-Beldarrain / Zulaika-Larrinaga partidaz gozatzeko aukera.
Amaitzeko, 23:30etik aurrera ikusgai izango den 'Tribuna Gol' saioak liga jardunaldiko laburpenak eskainiko ditu Txemi Galarragaren eskutik.