telebista
David Barberok aurkeztuta
Javier Soto margolaria, osteguneko 'Forum'en
A.H.
EITB
Urarekin egiten dituen esperimentuez arituko da gonbidatua.
-
'Forum' - Javier Soto
Javier Soto margolariak uraren efektu optiko eta gardentasuna aztertuz burutu ditu bere azkeneko obrak eta bere lana hizpide, osteguneko gonbidatua izango da 'Forum' elkarrizketa saioan. David Barberorekin mantenduko duen hitzorduan zehar, esperimentazio piktoriko honen ezaugarri eta helburuez arituko da eta horrez gain, margolari moduan izandako ibilbidea errepasatuko du.
'Forum' ostegun honetan emitituko da goizeko 10:10etik aurrera ETB-2n.