telebista
Audientzia
'El precio de la libertad' tvmovie-ak harrera ona izan du
EITB
319.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean 'La Noche De...'ren barruan emandako filmarekin.
-
El precio de la libertad. Argazkia: EITB
El precio de la libertad Euskal Telebistak arrakasta eta oihartzun handiz Zinemaldian aurkeztutako tvmovie-ak audientzia harrera ona izan zuen telebistan ere. Hartara, %15eko audientzia zatia eskuratu zuen eta 114.000 lagunek ikusi zuten bataz beste ETB-2n asteartean. Horrez gain, Mario Onaindiaren bizitza ardatz duen filmaren lehen zatia uneren batean 319.000 ikus-entzulek jarraitu zuten Euskadin eta eragin esparruan.
El precio de la libertad, bestalde, 'La Noche De...'ren barruan aurten emandako hirugarren filmarik ikusiena izan da, Soy leyenda eta Protegidos por su enemigo-ren atzetik.
Filmaren emanaldia Felix Linaresen 'La Noche De...' berezi batez hornitu zen. Berezi horrek, halaber, %13,3ko audientzia zatia eta 120.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste.
El precio de la libertad-en bigarren zatia datorren asteazkenean, irailaren 28an, emango da gaueko 22:00etan ETB-2n.
Blogmedia ekoiztetxeak egin du tvmovie-a eta Ana Murugarren egile nafarrak zuzendu du. Aktore taldean, berriz, Quim Gutierrezek Mario Oraindiarena egiten du, Andres Herrera da Teo Uriarte, Mikel Losada Txutxo Abrisketa eta Leyre Berrocal Esozi Leturiondo. Horrez gain, Chete Lerak Isidro Infante hezurmamitzen du, Xavi Boadak Roson ministroa eta Patricia Urrutia, berriz, Ustaranen emaztea da.