Itxi

telebista

21:00etan

'Abuztua Donostian... Hastera goaz!' ekitaldia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Donostiako Miramar Jauregian egingo den ekitaldia, Izaro Iraetak eta Agustin Ezenarrok aurkeztuta. Bertan Donostia eta donostiarren nortasunekin bat datozen elementuek uztartuko dira.

0:18
Buruhandiak, Donostia

Larunbat honetan, 21:00etan hasita, Abuztua Donostian... Hastera goaz! ekitaldia izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, Izaro Iraetak eta Agustin Ezenarrok aurkeztuta. Aurten Donostiako Aste Nagusirik ez da egongo, ezta jaien hasiera iragartzen duen Artillero ekitaldia ere. Horren ordez, ekitaldi berezi hau antolatu da, Donostia eta donostiarren nortasunarekin bat datozen elementuak uztartzen dituena. 

Helburua Donostiako kaleak eta plazak eskenatoki irekiak eta seguruak  izatea da, eta abuztuaren 8tik 31 bitartean izango diren hainbat kirol eta kultur elementuek batuko dira Miramar Jauregian izango den ekitaldi honetan. 

Bertan, Itzurun Donostiako erraldoi eta buruhandien konpartsarekin, Kresala dantza taldearekin batera eta Eskola-Gurutzeaga abesbatzarekin batera, Anne Etchegoyen abeslariak, En Tol Sarmiento eta Mariachi Tenampas taldeek, Aitziber eta Oscar Estanga trikitilariek eta Sun Magoak hartuko dute parte, besteak beste. 

Abuztua Donostian... Hastera goaz!, gaur, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.