Itxi

telebista

Aurkezpena

Empresarios Made In Alava liburuaren aurkezpena izan da Artium Museoan

EITB

Sergio Tejero eta Andres Goñi kazetariek Radio Vitorian 20 enpresari arabarrei egindako elkarrizketak bildu diutzte lan honetan

  • Artium. Argazkia: EITB

    Artium. Argazkia: EITB

Ostegun honetan, irailaren 22an Artium Museoan Empresarios Made In Alava liburua aurkezteko ekitaldia egin da. Lan honetan, Sergio Tejero eta Andres Goñi kazetariek 20 enpresari arabarrei Radio Vitorian egindako elkarrizketak bildu dituzte. Liburua Arabako Foru Aldundiaren eskutik eman da argitara.

Tejero eta Goñi egileek negozio edo enpresa bat abian jartzeko egin beharreko ahalegin, pazientzia eta beharrezkoa den talentuaren berri eman dute lehen pertsonan. Horrezaz gain, kinka honetan negozio bat martxan jarri nahi dutenei animo mezua igorri nahi die liburuak.

20 elkarrizketa biltzen ditu liburuak. Honako hogei enpresari hauekin mintzatu dira: Pedro Salazar (AJL Ophtalmic), Jon de Lapatza (Amurrio Ferrocarril), Luis Angel Álava (Azterland, antigua Cryobest), Adolfo Giraldo (Bacalao Giraldo), Koldo Eguren (Bodegas Hereda de Ugarte), Roberto Bartolomé (Derbuka), Feli Martinez (Dorlet), Sonia Ruiz de Arkaute (En Cuerpo y Alma) , Jose Antonio Villanueva (Garbitu), Guillermo de Aranzabal (Roja Alta, Agromotor), Xavier Etxarri (Bodegas Nestlé), Maria Unceta (María D'uol), Jesús Guibelalde (Imat), Jojó Alegría (Alegria Activity), Javier Berasategui (Heraclio Fournier), Alfonso Zamora (Quesería Ibar), Jordi Monreal (Tecdoa), José Miguel Munilla (Ramondin), Javier Yoller (Yor) eta Miguel Ángel Guergué (PCI).

Liburuaren aurkezpenera erakunde eta enpresa munduko ordezkaritza zabala bildu da. Bertan, Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak; Lucas Irigoyen Radio Vitoriako zuzendariak; Jose Zurita Arabako Ogasun Foru diputatuak; JavierAlejo Vital Kutxako Marketing eta Komunikazio zuzendariak: Sergio Tejero eta Andres Goñi egileek eta elkarrizketatutako hainbat enpresarik hartu dute parte.

Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak, ekimenarengatik zoriondu ditu  bi kazetariok. Halaber, EITB, pizgarri eta motibagarri diren errealitateen berri eman eta zabaltzeko dagoela esan du.

Bestalde, Javier Alejo, Vital Kutxako Komunikazio eta Marketing Zuzendariak Vital Kutxa beti enpresariekin egon dela esan du eta kutxen bat egitearekin babesa Indartsuagoa izango dela nabarmendu du.

Jose Zurita, Ogasun foru diputatuak berriz, Aldundia enpresariei lau urte hauetan eskaintzen ari zaien babesa ere azpimarratu nahi izan du eta krisi garaian egonik ere, ekintzaileekin duten konpromisoari tinko eutsiko diotela esan du.

Carlos Andreu coach eta prestatzaileak eman dio amaaera borobila ekitaldiari enpresariei zuzendutako htzaldiarekin.