Itxi

telebista

Audientzia

"El Club del Tupper", asteleheneko ordutegi nagusian berriro ere audientzia-buru

EiTB

Javi Sierrak aurkeztutako gastronomia saioak % 11,5eko audientzia-zatia eta 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

  • Miriam Cabeza, Yoni Camacho, Mitxel Santamarina eta Javi Sierra.

    Miriam Cabeza, Yoni Camacho, Mitxel Santamarina eta Javi Sierra. EiTBko bideo batetiko irudia.

"El Club del Tupper" saio gastronomikoak % 11,5eko audientzia-zatia lortu zuen eta asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen bosgarren astez jarraian. Halaber, Javi Sierrak aurkeztutako saioak 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Asteleheneko saioan, ETBko telesailengatik eta programengatik ezaguna den Miriam Cabeza aktorea, Mitxel Santamaria, hainbat musikaletan lan egindako aktorea, eta Yoni Camacho, Sonakay taldeko abeslaria aritu ziren sukaldean. Hirurak, urrezko tupper preziatua lortzeko ahal bezain ondo lehiatzen saiatu ziren.