Itxi

telebista

22:20tik aurrera

Koronabirusaren eta osasun larrialdiaren inguruko "QMEC" saio berezia, gaur gauean

EiTB

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Rafael Bengoa Osasunaren Mundu Erakundeko Osasun Sistemen zuzendari ohia izango dira gonbidatu nagusiak.

  • Arantza Ruiz, "QMEC" saioko aurkezlea

    Arantza Ruiz, "QMEC" saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

ETB2k eta eitb.eus-ek Arantza Ruiz aurkezleak gidatuko duen "Qué Me Estás Contando" saio berezia eskainiko dute gaur, koronabirusaren inguruan.

Positibo eta kutsatuen gorakada ikusita, Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia ezarri zuen abuztuaren 17an Euskadin.

Irudiek euren kabuz hitz egiten dute. Egoera zein den ikusita, lasaitu egin ote gara COVID-19aren aurrean? Beldurra galdu ote dugu? Udak pandemia baten aurrean gaudela ahaztarazi ote digu? Ohartu al gara benetan egoera honek suposatzen dituen arriskuez? Nola aurreikusten dira ondorengo hilabeteak?

Ostegun honetako saioaren asmoa galdera multzo horren inguruko hausnarketa egitea izango da.

Horretarako, gonbidatu izango dira Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohi eta Osasunaren Mundu Erakundeko Osasun Sistemen zuzendari ohia. Horrez gain, kasu eta lekukotza desberdinak ere ezagutuko ditugu, tartean, koronabirusa gainditu baina oraindik ondorioak jasaten ari diren pertsonena, osasun langileena edota koronabirusari aurre egiteko borrokan ari diren jubilatu, guraso, gazte eta adituena.

Ez galdu koronabirusaren inguruko "QMEC" saio berezia, gaur, 22:20tik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.