telebista
Legebiltzarretik zuzenean
Politika Orokorreko Osoko Bilkura, ostegunean, ETB-n eta eitb.com-en
A.A.
EITB
ETB-2ko 'Egun On, Euskadi' saioak Eusko Legebiltzarrarekin bat egingo du goizean, eta arratsaldean ETB-1ek emango du Osoko Bilkuran gertatzen denaren berri.
-
Legebiltzarra. Argazkia: EITB
Ostegun honetan Politika Orokorreko Osoko Bilkura ospatuko da Eusko Legebiltzarrean eta Euskal Telebistak bertan gertatzen den guztiaren jarraipena egingo du. Goizeko 9etatik aurrera, ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegiak adi-adi jarraituko du Eusko Legebiltzarreko eztabaida saioa. Patxi Lopez lehendakariaren agerraldia osorik eskainiko du zuzenean eta ondoren, Juan Mari Gastaca, Josean Izarra eta Iñaki Gonzalez solaskideak lehendakariak landu dituen gaien inguruan arituko dira Aitzol Zubizarretak gidatuta.
14:25ean berriro ekingo diote Osoko Bilkurari eta ordutik aurrera ETB-1ek emango du Legelbiltzarrean gertatzen denaren berri. Legebiltzarreko gainerako taldeen txanda izango da orduan eta amaitzean, Lehendakariaren erantzun-txanda izango da. Amaitzeko, taldeek berriro ere hitza hartuko dute lehendakariari erantzuteko.
Bestalde, Maddalen Iriartek gidatzen duen 'Azpimarra' saioa Osoko Bilkurari eskainia izango da oso-osorik. 20:55etik aurrera ikusgai izango den programan hiru gonbidatu izango ditu Iriartek, Legebiltzarrean esandakoak aztertzeko: Ramon Etxezarreta, Koldo Ordozgoiti eta Joseba Barandiaran.
eitb.com webguneak ere egun osoan eta zuzenean eskainiko du Gasteizen gertatzen den oro.