Itxi

telebista

22:15ean

'Háblame de ti' filma ikusgai, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Herve Mimranek zuzendutako komedia dramatiko frantziarra izango da ikusgai, Fabrice Luchini, Leila Bekhti eta Rebecca Marder protagonista dituena.

  • Fabrice Luchini 'Hablame de ti' filmean

    Fabrice Luchini 'Hablame de ti' filmean

Euskal Telebistak Háblame de ti filma emango du gaur gauean, 22:15ean, ETB2n. Herve Mimranek zuzendutako komedia dramatiko frantziarra da, Fabrice Luchini, Leila Bekhti eta Rebecca Marder protagonista dituena.

Alain enpresari errespetatua eta hizlari bikaina da. Bere bizitzan ez dago aisialdirako edo familiarako lekurik. Egun batean, bere ibilbide profesional bikaina etengo duen eta mintzamenarekin eta memoriarekin arazo sakonak eragiten dizkion buruko isuria pairatuko du. Errehabilitazioan, Jeanne logopeda gaztearen laguntza jasoko du. Lan gogorra eta pazientzia handia tartean, Jeannek eta Alainek elkar ezagutuko dute, eta Alain bere burua berreraikitzen eta bizitza berria hasten saiatuko da.

Ez ezazu galdu Háblame de ti filma, gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema