Itxi

telebista

3. denboraldia

Astelehenetik aurrera, 'Robin Food, Atracón a Mano Armada' ETB-2n

A.E.

EITB

Indar berrituta, baina orain arteko filosofia berarekin ekingo dio David de Jorgek bere saioari. Tontakeriarik gabeko sukalde errezetak, guztiei zuzenduta, entretenimendua eta barrea erruz eskainiz.

  • 'Robin Food' aurkezpena. Argazkia: EITB

    'Robin Food' aurkezpena. Argazkia: EITB

Udako oporraldiko etena probestu ondoren, David de Jorge sukaldari eta 'Robin Food'eko aurkezleak denboraldi berriari aurre egingo dio. Hirugarren denboraldia, alegia. Dotore-dotore ekingo dio kamera aurreko lanari: mantala almidoitua, koloredun alkandora deigarriak, eta eltze eta elektragailu berriak ere izango dira. Hori guztia sukalde berri eder batean, bertako leihotik lorategia ikusten delarik.

Orain arteko atal finkoei eutsiko die saioak: ostegunetan Martín Berasategui zazpi izar Michelin dituen sukaldariak parte hartuko du. Aliñame el día tarteak benetako sukaldaritza landuko du. Jai egunetan prestatzea gogoko dituen platerrak argi eta modu praktikoan egingo ditu telebistarako.

Asteartero Bailando con lobos eskainiko du 'Robin Food'ek. Gastronomiaren esparruan izen handiko gonbidatuak hartuko dituzte, txantxarik gabeko sukaldaritzaren ordua izango da.

Hilabetean behin Los Intocables atala izango dute. Hornitzaile jakintsuenak, produkturik bikainenak, errezetarik ospetsuenak..., eduki horiek bilduko ditu tarteak.

Eta jakina, ostiralero hitz emanda bezala, Guarrindongaden tartea izango da, www.davidejorge.com webgunearen bidez iritsiko diren gastronomia bihurrikeriak.

Adi egon, halaber, atal berriei: emakumeek gidatuko dute Los Angeles de Deivid izeneko saila. David de Jorgerekin oso ondo moldatzen diren emakumeak dira, ikus-entzuleek begirik kendu gabe jarraitzen dituzte eurek esandakoak: Luisa Lopez programako neskalaguna, Arantxa Ezkurdia dietista eta Mari Carmen Gonzalez belar, lore eta mahaiak atontzen aditua, denek hartuko dute parte atal honetan.

Etxeko ingeniaritzak toki garrantzitsua izango du. David de Jorgek jakiak prestatzen eta barrezka jarraituko du egunero, baina egunerokorako proposamen egokiak izango dituzte: receta ganga, tupperware,microondas eta baja en calorías, besteak beste.

Hilabetero, sukaldeko tresnak eta elektrogailuak ere izango ditu opari jasotzen den errezeta onenentzat, saririk onena 'pistako artistarentzat'. Horrez gain, euskal gastronomia elkarte eta txokoetatik etorritako lagunak izango dira, sukaldaritzako euren ekarri jakintsuarekin.

Laburbilduz, gastronomia onena ereiteko eremu emankor bilakatuko da beste behin 'Robin Food'. Astelehenetik ostiralera ETB-2n izango da ikusgai 14:30ean.