telebista
Goizeko albistegia
Jose Antonio Ardanza, astearteko 'Egun On Euskadi'n
A.H.
EITB
Lehendakari ohiak Euskadik bizi duen egoera politikoaren gaineko hausnarketa egingo du.
-
'Egun on Euskadi', Jose Antonio Ardanza. Argazkia: EITB
Jose Antonio Ardanza lehendakari ohi eta Euskalteleko presidentea hartuko dute gonbidatu asteartean ETB-2ko 'Egun On Eukadi' albistegian. Aitzol Zubizarretaren galderak erantzungo ditu, Euskadik bizi duen egoera politikoaren gaineko hausnarketa sakona eginez.
Horrez gain, Ana Garbati, Olatz Barriuso eta Miriam Vazquez kolaboratzaileak eguneko gaien inguruan arituko dira solasean eta Vanessa Sanchezek, bere aldetik, eguneko albisteen berri emango du.
'Egun On Euskadi' goizeko 08:00etan hasiko da ETB-2n.