telebista
Urriaren 11n
'Goenkale': Paula eta Ernesto, geroz eta hurbilago
EITB
Paularen eta Abelen arteko harremana geroz eta hotzagoa da eta emakumeak Ernestorengan aurkituko du babesa.
German koma egoeratik esnatu izanak hainbat buruhauste sortuko dizkio Madariaga familiari. Lukas harrituta eta amorratuta dago. Kandido ere deseroso dago. Abel eta Alizia Germanengana gerturatuko dira. Bestalde, familiak deskonektatzeko erabakia hartu zuela jakingo du Germanek.
Abelek German etxera eramatea erabaki du eta gaixoa zaintzeko Ines kontratatu nahi du. Une horretatik aurrera, Ines Germanen erizain pertsonala izango da.
Paularen eta Abelen arteko harremana geroz eta hotzagoa da. Purrustadek eta modu txarrek eragina izango dute bikotean. Paulak Ernestorengan aurkituko du babesa.
Itxasoren eta Malenen arteko guda gaiztotu egingo da Malenek bere etxean antolatutako jai baten harira. Ernestok neskame batekin nahastuko du Itxaso. Irainaren ostean, Malenen aurkako borrokan indartuta sentituko da Itxaso. Lagunarteko harremana gaiztotu egingo da, egoerak Lukasi eta Iboni eragingo baitie.