telebista
Audientzia
"Vamos a Hacer Historia" saioaren estreinaldia 195.000 ikus-entzulek jarraitu zuten
EiTB
Lehen atalak, oso harrera bikaina izan du, izan ere, % 9,7ko audientzia-zatia bereganatu zuen.
-
Juan Manuel Gonzalez Cembellin eta Elene Lizarralde. Argazkia: EiTB.
Asteazkenean, urriaren 7an, estreinatu zen "Vamos a Hacer Historia" saioaren denboraldi berria. Elene Lizarraldek eta Juan Manuel Gonzalez Cembellinek gidatutako saioak, "Evasión y tragedia", San Kristobal gotorlekuko ihesari eskainitako kapitulua eskaini zuen.
Lehen atalak, % 9,7ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta ikus-entzuleen aldetik, oso harrena ona izan zuen. Halaber, 195.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Bigarren atala, hurrengo asteazkenean eskainiko da, urriaren 14an. 22:30etik aurrera izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.