Itxi

telebista

Kirolak

Herri Kirolak eta Tolosako pilota jaialdia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Euskal Herriko harri txikien txapelketa, banakako aizkolarien liga finala eta binakako harri jasotze txapelketa eskainiko dira.

  • Pelota.

    Pelota. Argazkia: EiTB.

Gaur ez da Italiako Giroa izango beraz, horren ordez, herri kirolak eta pilota eskainiko da ETB1en.

Hasteko, herri kirolak ETB1en izango ditugu ikusgai. Alde batetik, 11:00etan, urriaren 3an Aian jokatutako Euskal Herriko harri txikien txapelketa eskainiko da. Kasu honetan, Juanan Legorburuk eta Gibetegik egingo dute kontakizuna.

Ondoren, 15:45ean, urriaren 10ean Azpeitian jokatu den banakako aizkolarien liga finala eta binakako harri jasotze txapelketa eskainiko dira. Goikoetxeak eta Pedro Etxebestek egingo dute jarraipena.

Bukatzeko, 17:00ean, "ETB Kantxa" saioak bi pilota partida eskainiko ditu Tolosatik zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en. Xabier Euzkitze, Mikel Idoate eta Elena Azpeitia arduratuko dira partidaren jarraipena egiteaz.