Itxi

telebista

Kultur agenda

Esther Ferrer artistaren lan berria, aste honetako 'EITB Kultura'n

A.H.

EITB

Horrez gain, saioak Napoca Iria taldearen disko berria ezagutuko du.

  • Esther Ferrer. Argazkia: EITB

    Esther Ferrer. Argazkia: EITB

Aste honetan 'EITB Kultura' saioak Esther Ferrer artistak Gasteizko Artium Museoan erakusgai duen 'En cuatro estaciones' lana ezagutuko du. 2012ko urtarrilak 8ra arte izango da ikusgai. Erakusketak artistaren lanaren oinarria izan diren lau kontzeptu hartzen ditu hizpide: denbora, infinitoa, errepetizioa eta presentzia.

Horrez gain, Napoca Iria taldearen azkeneko diskoa entzugo dute 'EITB Kultura' saioan. Lehertarazi edifizioak Bergarako Zabalotegi Antzokian grabatutako hamar abestik osatzen dute.

Eta musikatik artera itzuliz, 'EITB Kultura' saioa Aritza Galeriara mugituko da, Agustin Ibarrolaren azkeneko lan piktorikoak biltzen dituen lehenengo erakusketa gertutik ezagutzera.

'EITB Kultura'k beste hainbat kultur ekimen ere ezagutuko ditu aste honetan, horien artean, Ilargiaren bi aldeak haurrentzako antzerki lana, Trayecto Galerian erakusgai dagoen Beatriz Olabarrietaren lana edota Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den Dantzaklub jaialdia, besteak beste.

'EITB Kultura' astelehen honetan emitituko da 23:10etik aurrera ETB-1en, asteartean 00:50etik aurrera ETB-2n eta ostiralean ETB-3n 22:30etik aurrera.