Itxi

telebista

22:30etik aurrera

Lisboako kostaldean zehar izango da "Vascos por el Mundo" saioa gaur gauean

EiTB

Roberto Vazquez kazetariak Lisboako kostaldea bisitatuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik: Alain, Maria, Naiara eta Javier.

  • Roberto Vazquez, "VxM"ko kazetaria

    Roberto Vazquez, "VxM"ko kazetaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioa Lisboako kostaldean lurreratuko da. Roberto Vazquez kazetariak eta Jorge Torres kamerariak Lisboa inguruko kostaldea erakutsiko dute, Ericeiran hasi eta Comportaraino. Hondartzez gain, itsaslabar ikusgarriak, arraina parrillan dastatzeko aukera eskaintzen duten kostaldeko herriak eta ametsezko eta jauregiz betetako hiriak ikusteko aukera izango da.

Saioak Cascais luxuzko hiri ospetsua bisitatzeaz gain, Estoril ezagutuko du, historiaz beteriko tokia eta James Bond, munduko agente sekreturik ospetsuena, jaio zen lekua. Hiriak antzinako herri arrantzalearen esentzia du oraindik, errege-erreginen eta arrantzaleen hiria dela esaten baita.

Almada ere bisitatuko dute. Sintran, erromantizismoaren hiriburu portugaldarra eta Pena jauregia ezagutuko dituzte. Setubalgo penintsulan barrena, Europako hareatzarik luzeena zeharkatu eta paddle surfa egingo dute Portinho da Arrabidan, "Portugalgo Karibean".

Horrez gain, estatu horretako upeltegirik zaharrena bisitatu ostean, Espichel lurmuturra ezagutu, eta ilunabar eder bat ikusteko aukera izango dute. Ondoren, Troiako penintsulara joango dira, ferryan. Erromatar inperioko gazitze fabrikarik handienetako baten hondakinak bisitatuko dituzte bertan, erromatar garaira jauzi eginez.

"Vascos por el Mundo" saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.