Itxi

telebista

22:30ean

Txakurrak onartzen dituzten jatetxeak lehian, gaur gauean, "Juego de Cartas"en

EiTB

Fadura, Copper Deli, Alpamayo eta Solo Monk jatetxeek elkarren aurka arituko dira lehian.

  • Txakurrak onartzen dituzten jatetxeak lehian "Juego de Cartas" saioan.

    Txakurrak onartzen dituzten jatetxeak "Juego de Cartas"en. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

Gaur gauean, Euskal Telebistako "Juego de Cartas" saioak txakurraren lagunik onenak diren ostalariak izango ditu protagonista nagusi. Izan ere, programan parte hartzen duten lau lehiakideek maskotak onartzen dituzte euren lokaletan.

Jon Badia, Getxoko Fadura jatetxeko gerentea izango da lehen partaidea. Establezimendu hau dog friendly izateaz gain, gizarteratze eta laneratze programetan parte hartzen du, eta horrek argi uzten du lokalaren izaera solidarioa.

Bilboko Abando auzoan Marta Martinez ezagutuko dugu, Copper Deli jatetxearen jabea. Martak sufritu izan ditu txakur batekin irteteak dakartzan arazoak, eta beti izan du argi bere lokalean maskotak ondo hartuko zituela.

Bilboko Alpamayo ostatuko Fran Navarro izango da hirugarren partaidea. Perutarra jatorriz, Fran Bilborekin zoratuta dabil. Lokala erakutsi ondoren, bere familia osoa aurkeztuko du: Pablo anaia, eta Nuna eta Guari, guztiz maitagarriak diren mastinak.

Laugarren partaidea, Ignacio del Campo, Solo Monk tabernaren jabea izango da. Bere jatetxean, maskotez eta jabeez gain, musika ona maite dutenak ere biltzen dira, lokalak astean behin zuzeneko kontzertuak antolatzen baititu.

"Juego de Cartas" saioa astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.