Itxi

telebista

Urriaren 24an

'Goenkale': Aita, ama, Manex eta biok ezkondu egin gara!

EITB

Aliziari eta Kandidori ez zaie erabakia gustatuko, baina egoera berria onartu egin beharko dute.

  • 'Goenkale'. Argazkia: EITB

Joanak Manexekin ezkondu dela aitortuko die gurasoei. Gainera, erabaki hori hartzeko izan dituzten arrazoiak azalduko ditu. Gurasoei ez zaie erabakia gustatuko, baina ezer gutxi egin dezakete egoera aldatzeko. Kandidok elkarrekin bizitzera joateko proposatuko die, iruzur salaketa saihesteko. Halaber, Joanari mina egitea eragotziko duela ohartaraziko dio Kandidok Manexi.

Abel pozik dago Paula German bisitatzera joan delako eta neurri batean iraganean izandako tirabirak gainditzea lortu dutelako. Germanen eta Lukasen hitzordua oso bestelakoa izango da. Lukasek Olgaren heriotzaren errudun joko du German.

Garai zailak igaro ostean, Abel Paularen maitasuna berreskuratzen saiatuko da. Helburua lortzetik urrun dago madariagatarra eta gainera, Paulak maitale bat duela pentsatzen hasiko da.

Azkenean, hedabideek ARTESA iruzur bat dela lau haizeetara zabalduko dute.