Itxi

telebista

Kirolak

Urrezko Aizkolariak eta Eibarko pilota jaialdia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Eguerdian, Urrezko Aizkolariak izango dira ikusgai, Burgelutik zuzenean. Arratsaldean, ostera, bi pilota partida eskainiko dira.

  • Urrezko Aizkolariak 2019

    Urrezko Aizkolariak 2019. Imagen obtenida de un vídeo de EITB

Gaurko kirol eskaintza aizkolaritzak eta binakako bi pilota partidek osatuko dute. Zuzenean jarraitzeko aukera izango da ETB1 eta eitb.eus-en bidez.

Jardunaldia 12:00etan hasiko da Herri Kirolekin. Burgelutik zuzenean Urrezko Aizkolariak arituko dira, gizonezkoen proba lehenik eta emakumezkoena, ondoren. Ibon Gaztañazpi eta Joxe Etxebesteren gain egongo da solasaldia. Ondoren,16:00ak aldera, aizkolaritzarekin jarraituko du ETB1ek. Zestoan jokatutako banakako finalerdiak izango dira ikusgai.

Gero, 17:15ean pilota hasiko da "ETB Kantxa" tartearekin. Lehen partidan Agirre-Erasun vs P. Etxeberria-Untoria izango dira aurrez aurre. Ondoren, Olaizola II-Albisu vs Altuna III-Zabaletaren aurka arituko dira. Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Elena Azpeitia izango dira kontaketa egitearen arduradunak.