telebista
Audientzia oharra
Bartzelona Txapeldunen Ligan, audientzia lider
A.E.
EITB
Milioi erdi ikus-entzule baino gehiagok jarraitu zuten ETB-1en eskainitako Barça-Viktoria Plzen partida.
-
Barça-Viktoria Plzen. Argazkia: EFE.
ETB-1ek eskainitako Barcelona eta Viktora Pzlenen arteko Txapeldunen Ligako partida atzoko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Neurketak %18,1eko audientzia zatia eskuratu zuen eta 172.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste. Barçak garaipena (2-0) lortu zuen norgehiagoka hori 502.000 ikus-entzulek jarraitu zuten uneren batean ETB-1en.
Bere ordutegian, audientzia zatian, bost puntutik gorako aldea atera dio ETB-1eko emanaldiak hurrengo telebista saio ikusienari.
Horrez gain, Barça-Viktoria Plzen denboraldi honetako Txapeldunen Ligako saiorik ikusiena izan da ETBn.