Itxi

telebista

22:30ean

'La caída de Bilbao' atala, gaur gauean, "Vamos a Hacer Historia" saioan

EiTB

Elene Lizarralde kazetariak eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariak gertakarian parte hartu zutenen senideen testigantzak ere jasoko dituzte.

  • Bilboko Gerrikoaren zati bat

    Bilboko Gerrikoaren zati bat. EITBren bideo batetik hartutako irudia

Gaur gauean, "Vamos a Hacer Historia" saioan, Elene Lizarralde kazetariak eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariak Gerra Zibilaren une erabakigarrienetako batean murgilduko gaituzte, Bilboren erorketan.

Atal horretako protagonista nagusietako bat Bizkaiko lurraldea bera izango da, eta bereziki, Burdinazko Gerrikoa, Maginot Linea osatzen zuten bunkerretan inspiratutako lana, II. Mundu Gerran. Gerrikoa Bilbo etsaiengandik defendatzeko eraiki zen, nahiz eta azkenean, 1937ko ekainaren 19an, hiria bereganatuko zuten.

Horrez gain, Burdinazko Gerrikoa nola eraiki zen, zenbat boluntariok parte hartu zuten, Eusko Jaurlaritzak zenbat diru erabili zuen eta lan horretan parte hartu zuten ingeniariak nortzuk izan ziren azalduko du asteazkeneko saioak.

Gerrikoaren historia traidore eta espioien, guduen, bando-aldaketen, erbestealdiaren eta izugarrikeriaren istorioa ere bada.

Saioak hainbat gertakari zirraragarri gerturatuko dizkie ikus-entzuleei, hala nola Alberto Montaudena, lubakiak eta beste gotorleku batzuk diseinatu zituen komandantea; Eilhelm Wakoniggena, kontsul austro-hungariarra eta Iberiar Penintsulako iparraldeko espioitza alemaniarraren burua; edota Alejandro Goicoechea ingeniariarena, Eusko Jaurlaritzarentzat lan egin ondoren, etsaien bandora pasa zen, gerrikoaren planoak berarekin eramanez.

Gertutik ezagutuko ditugu baita ere, senitartekoen bitartez, nor izan ziren Timoteo Atutxa, Igorreko EAJren batzar lokaleko burua eta 1937an bere herrian fusilatua izan zena; eta Jose Moreno, 100 urte zituela hil berri den gudaria eta San Andres batailoiko kidea.

Guduko bi aldeak kontuan hartuta, 75.000 hildako utzi zituen gerrak Bizkaian. 200.000 bizkaitar inguruk erbesteratu egin behar izan zuten, eta, gainera, 30.000 haur ebakuatu eta beste herrialde batzuetara bidali zituzten.

"Vamos a Hacer Historia" saioaren 'La caída de Bilbao' atala gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.