Itxi

telebista

Kirolak

Futbola eta eskuz banakako txapelketaren final zortzirenak, gaur, zuzenean ETB1en

EITB

Lehenengo, Alaves B eta Portugaleteren aurkako partida izango da ikusgai; ondoren, Eskuz Banakako final zortzirenetan Bengoetxea vs Agirre arituko dira; amaitzeko, binakako partida bat eskainiko da.

  • Oinatz Bengoetxea

    Oinatz Bengoetxea. EITBren bideo batetik hartutako irudia

Bigarren B mailako futbol partida bat Ibaiatik eta bi pilota partida Amurriotik izango dira ikusgai gaur, zuzenean.

15:45ean Ibaiatik Bigarren B Mailako futbol partida bat izango da ikusgai, Alaves B eta Portugaleteren artekoa. Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute partidaren jarraipena.

Ondoren, 17:30etatik aurrera "ETB Kantxa" saioan bi pilota partida izango dira ikusgai, Amurriotik zuzenean. Lehendabizi Bengoetxea VI vs Agirre izango da ikusgai Eskuz Banakako Txapelketaren final zortzirenetan. Ondoren, binakako partida bat eskainiko da, Olaizola II-Uriondo vs Larrazabal-Imaz artekoa. Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Elena Azpeitiaren gain egongo da norgehiagoken kontaketa.