Itxi

Alaves

BIGARREN B

Alaves B-Portugalete, larunbatean zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB.EUS

Bigarren B mailako laugarren jardunaldiari dagokion norgehiagoka Ibaian jokatuko da, 15:45etik aurrera.

  • Adrian Güemes eta Marc Bartra, Errege Kopan

    Adrian Güemes eta Marc Bartra, Errege Kopan.

ETB1ek eta eitb.eus-ek Alaves B-Portugalete partida eskainiko dute larunbatean -azaroak 7- zuzenean. 4. jardunaldiko Bigarren Bko norgehiagoka Ibaian jokatuko da, 15:45etik aurrera.

Miniglorias seigarren kokatzen da sailkapenean, 6 punturekin, Portugaletek baino puntu bat gehiago, baina partida bat gutxiagorekin jokatuta. Racingen kontra galdu egin zuen eta Arenas Cluben kontra garaitu.

Bestalde, Portugalete zortzigarren postuan dago eta momentuz, ez du norgehiakorik irabaztea lortu; Athletic Club Bren aurka galdu zuen eta Amorebieta eta Racingen aurka, aldiz, berdindu.