telebista
Programazio berezia
ETAren adierazpenaren inguruan albiste jarraipen zabala ETBn
Programazio berezia eskaintzen ari da ETB osteguneko iragarpenaren ondotik.
-
'ETA agiria', Argazkia: EITB
Osteguneko ETAren adierazpenaren ondotik, Euskal Telebista programazio berezia eskaintzen ari da. Hartara urriaren 20tik 19:05etik aurrera eta goizaldera erabaki historiko honen inguruko gogoeta eta erreakzio guztiak bilduz albistegi bereziak egin zituen ETB-1 eta ETB-2n. ETB-2ko lehenengo albistegi bereziak, Africa Baetak aurkeztutako albistegiak, alegia, %15eko audientzia zatia eta 397.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.
Ondoren, Estibaliz Ruiz de Azuak 'Plató 2.0' berezia eskaini zuen eta ETB-1en Aintzane Bolinagak 'Azpimarra' zabala aurkeztu zuen.
'Agur ETA' saio berezia astelehenean
Astelehen gauean ETB-2n 'Agur ETA' saio berezia emango da. Euskaditik kanpo ETAren adierazpenak eragin dituen erreakzioak jasoko dituzte. Madril, Bartzelona, Sevilla, Santander, Paris, Londres eta New York-en, besteak beste, jaso nahi izan dituzte erreakzioak.
Jarraipena eitb.com-en
Eitb.com-ek ere jarraipen zabala egin zion ostegun arratsaldeko ETAren adierazpenak erangindako guztiari. Audientzia ere nabarmena izan da. Albisteek egun arrunt bateko bisitak bikoiztu zituzten atzo eta 6.000 lagunek baino gehiagok partekatu zuten eitb.com-en indarkeriaren amaierako albistea facebook-en.
Berri honetaz gainera, bideo eta erreakzioak, telebista eta irratietako zuzeneko emanaldiak eta 'Bakea Euskadin' webgune berezian izan ziren bisitatuenak.
Hurrengo orduetan ere webguneak azken orduari eta erabaki historiko honek eragindako berri guztiei erreparatuko die. Programa berezi eta telebista eta irratiko zuzeneko emanaldiak eskueran izango dira.