telebista
Euroliga
Caja Laboral eta NGC Cantu taldeen arteko partida, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
Gazteizen jokatuko da 20:00etatik aurrera asteazkenean.
-
Reggie Williams, Caja Laboral. Argazkia: EFE
Asteazken honetan Caja Laboral taldeak Iradier Arena pabilioian hartuko du NGC Cantu talde italiarra arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Azkeneko hamar urteetan elkar ikusi gabe egon ostean, Euroligako bigarren jardunaldiak aurrez aurre jarriko ditu bi taldeak. Euskal Telebistako lehenengo kateak zuzenean eskainiko du partida 20:00etatik aurrera eta Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Jokin Etxebarriak egingo dute kontakizuna.