Itxi

telebista

22:00etatik aurrera

Buruz Buruko Txapelketaren final-laurdenak Irundik, gaur gauean, zuzenean

EITB

Irungo Uranzu pilotalekuan jokatuko dira final-laurdenetako partida bat eta Buruz Buruko Promozio Txapelketako bi partidak.

  • Pilota

    Pilota. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Buruz buruko hiru pilota partida eskainiko ditu "ETB Kantxa" saioak, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en, gaur gauean: lehen mailako txapelketako final-laurdenetako bat eta Promozio Txapelketako bi. Guztiak Irungo Uranzu pilotalekutik jokatuko dira.

22:00etan hasiko da pilota jaialdia. Aurretik, Buruz Buruko Promozio Txapelketako partida bat jokatuko da Arteaga II vs Zabala pilotarien artean. Ondoren, eskuz banakako final-laurdenetan Irribarria eta Dario izango dira aurrez aurre. Eta, amaitzeko, buruz buruko beste promozio bat jokatuko da Erasun vs Salaberria bikotearen artean.

Partiden kontakizuna Joseba Urkiolak, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute.

Neurketa guztiak ateak itxita jokatuko dira Eusko Jaurlaritzako araudia jarraituz. Hala ere, guztiak, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en jarraitzeko aukera egongo da.