telebista
Asteazkenean
Villarreal-Manchester City eta Caja Laboral-Olympiacos, zuzenean, ETBn
A.A.
EITB
Txapeldunen Ligako eta Euroligako emankizunak osatuko dira ETB-1en eta ETBK Sat-en hurrenez hurren.
-
Villarreal CF. Argazkia: EFE
Asteazkenean, azaroak 2, goren mailako bi kirol emankizun eskainiko ditu Euskal Telebistak. 20:00etan Euroligako Caja Laboral-Olympiacos neurketa eskainiko du ETBK Sat-ek, Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Jokin Etxebarriaren kontakizunarekin.
20:45ean, ETB-1ek Txapeldunen Ligako Villarreal-Manchester City partida eskainiko du zuzenean, Juanan Legorburu, Xabier Azkargorta eta Naxari Altunaren eskutik. Emanaldiaren aurretik eta ondoren saio berezia gidatuko du Txemi Galarragak, futbol txapelketa honen inguruko berri guztiak ikus-entzuleei eskaintzeko. Xabier Azkargorta izango du lagun platoan, partidaren azterketa sakona egiteko.
Bestalde, 22:30ean Jose Ituartek gidatzen duen 'La Entrevista' saioa izango da ikusgai ETBK Sat-en. Efren Vazquez moto gidari bilbotarrarekin arituko da solasean.