Itxi

telebista

16:30ean

"Esto no es normal" lehiaketa, astelehenetik ostiralera, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB

"Normala al da iraungitako jogurtak jatea?"; "Normala al da komunera mugikorrarekin joatea?"... Hauei eta antzeko galderei erantzunak, astelehenetik ostiralera.

  • "Esto no es normal" saio berria, Igor Siguerok eta Ainhoa Sanchezek aurkeztuta

    "Esto no es normal" saio berria, Igor Siguerok eta Ainhoa Sanchezek aurkeztuta. Argazkia: EITB

Iraungitako jogurtak jaten dituzu? Komunera mugikorrarekin zoaz? Zure bikotekide ohiarekin geratzen jarraitzea normala dela uste duzu? Zurea ez da normala... edo agian bai... Galdera horiek eta antzekoak ditu oinarri ETB2ko lehiaketa berriak. Igor Siguerok eta Ainhoa Sanchezek aurkezten dute saioa, eta astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, arratsaldez.

Premisa erraza da: Normala al da hau edo bestea egitea? Hortik aurrera saioak hainbat galdera planteatuko ditu, eta lehiakideek erantzun beharko dute jendartearentzat normala den edo ez. Herritarrek beraiek emango dizkigute erantzunak.

Hala, saio bakoitzean bi bikote arituko dira lehian finalera heldu eta egunero eskuragarri izango den saria lortzeko. Hurrengo egunean lehiatzen jarraitzea ere jokoan egongo da.

Erantzunak normalak diren edo ez jakiteko, Gizaker enpresarekin hainbat inkesta egingo ditu saioak. Platoan, gainera, sexu, adin eta jatorri ezberdinetako zortzi lagun arituko dira, eta lehiakideek eta ikusleek etxetik jokatuko dute. Zortzi pertsona hauetatik zeinek egin zuen munduari bira maitasunagatik? Koadrilatik nor da opera-abeslaria? "Itxuren jolasa" eta "nor da nor" batek lehiakideek euren artean zalantzak izatea eta eztabaidatzea eragingo dute.

"Esto no es normal" saioa, astelehenetik ostiralera, 16:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.