Itxi

telebista

08:00etako albistegia

Ibone Bengoetxea eta Rafael Bengoa, osteguneko 'Egun On Euskadi'n

A.H.

EITB

Bi elkarrizketatu izango ditu Aitzol Zubizarretak.

  • Rafael Bengoa, Osasun sailburua. Argazkia: EITB

    Rafael Bengoa, Osasun sailburua. Argazkia: EITB

Ostegun honetan, Ibone Bengoetxea EUDELeko presidentea ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegira hurbilduko da goizeko 09:30ean. Bilboko EAJren zinegotzia duela gutxi aukeratu zuten euskal udalerrien elkarteko presidente eta Aitzol Zubizarretarekin mantenduko duen hitzorduan zehar, eskuartean dituen egitasmo eta erronka nagusiei buruz arituko da.

10:00etan Rafael Bengoa Osasun sailburuak elkarrizketatuaren papera hartuko du, bere departamenduaren kudeaketaren inguruko gai ezberdinei buruzko galdereei erantzunez.

Horrez gain, Juan C. De Julian, Jose Mari Pastor eta Alvaro Martinez kolaboratzaileak eguneko gaien inguruan arituko dira solasean eta Vanessa Sanchezek, bere aldetik, eguneko albisteen berri emango du.

'Egun On Euskadi' ostegun honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.