telebista
Azaroaren 7an
'Goenkale': Zein dira Jokin eta Iñigo? Eta zer egiten dute Arralden?
EITB
Ibiren anaia Jokin bisitan joango da Arraldera. Iñigo bestalde, Ernestok gonbidatuta helduko da herrira.
-
'Goenkale'. Argazkia: EITB
Ernestorekin kontuz ibiltzeko esango dio Germanek Lukasi. Semeak eraso pertsonal gisa hartuko du aitaren aholkua eta haserretu egingo da. Ernestok bestalde, aldioro aitarekin haserre egotea berarentzat kaltegarria dela esango dio.
Malenek faltan botatzen ditu lagunak. Ondorioz, Ernestok Iñigori deituko dio, bere alabaren lagun minari, eta bisitan Arraldera joateko eskatuko dio. Ernestok bere alaba Iñigorekin kateatzea nahi du.
Leonorrek bere jarrera aurpegiratuko dio Landerri. Iruzurgileak bestalde, gogoratuko dio bere lagunek galdutako diruari esker berreskuratu duela dirua. Aliziak Leonorrek makina garestiak erosi dituela jakingo du eta kubatarra iruzurrean nahasita dagoela susmatzen hasiko da.
Ibiren anaia Jokin joango da bisitan Arraldera. Ibik dirua hartuko dio Leonorri eta anaiari emango dio.
Ibonek Aitor Gorrotxaren desagerpena ikertzen jarraitzen du. Ines kasua berriz irekitzearen beldur da. Mojak bere beldurren berri emango dio Aliziari.