telebista
Ostegun honetan
Jose Antonio Ardanza, 'Anitzele' saioan
A.A.
EITB
Xabier Euzkitzerekin batera, Izaro Iraeta, Iñaki Iriondo eta Itxaso Atutxa kazetariak ariko dira Lehendakariari galdezka.
-
Jose Antonio Ardanza. Argazkia: EITB
Jose Antonio Ardanza lehendakaria izango da Xabier Euzkitzerekin solasean ostegun honetako 'Anitzele' saioan. 1985tik 1999ra bitartean, askorentzat urterik gogorrenetarikoetan, izan zen Lehendakari Ardanza. Orduko albisteak, kontuak etab ezagunak dira askorentzat, eta horietaz hitz egingo da 'Anitzele'n dudarik gabe, baina gaur egun bizitzen ari garen momentu politikoaz, idatzi berri duen Euskadi bihotzean liburuaz eta betiko moduan ezezagunak diren gaietaz, ere bai. Bide horretan Izaro Iraeta, Iñaki Iriondo eta Itxaso Atutxa kazetariak izango ditu lagun Xabier Euzkitzek.
Joana Lasheras Lehendakariaren alderik intimoenean murgiltzen saiatuko da. Mikel Elizegik gizarteari buruz berak duen ikuspuntua ere erakutsiko dio Ardanza Jaunari eta, azkenik, Mikel Anterok Jose Antonio Ardanzaren bizitzaren soinu banda abestuko du.
22:35etik aurrera dago ikusgai 'Anitzele' ETB-1en.