telebista
22:15ean
"Y la gente se quedó en casa" docu-realitya, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en
EITB
Bastidan bizi diren Lucia, Maria, Ignacio, Itsaso eta Nagoreren bizipenak ezagutuko ditu saioak.
-
Ignacio Gil, saioko protagonistetako bat. EITBren bideo batetik ateratako irudia
"Y la gente se quedó en casa", gaur, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en eskainiko den docu-reality bat da. Lehengo atalean Bastidako bizilagunek konfinamendua nola bizi zuten ezagutzera eman zuen programak; bigarrenean, osasun arloko eta supermerkatuetako langileak, boluntarioak eta zaintzaileak izan ziren protagonista. Oraingo honetan, Bastidara itzuliko da saioa protagonisten egungo egoera zein den ezagutzeko.
Autograbazioen bidez, beraz, Bastidako familia batzuen itxialdiko istorioak ezagutuko ditugu. Bastida 1.500 biztanleko herri txiki bat da, eta martxoaren 9an jarri zen jomugan, estatu osoan ikastetxeak ixten lehenak izan baitziren. Bost familiak euren bizitza grabatu dute itxialdian hasi, eta orain arte. Telebistako saio batean normalean ikusten ez ditugun une eta egoeretan parte hartuko dugu.
Bost istoriok egituratuko dute Bastidako programa
Alde batetik, Lucia izango du saioak protagonistetako bat, Asador Alai jatetxea itxi behar izan zuen COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz. Gainera, ama izan nahi du, baina pandemiak bere ametsak eten egin ditu. Ostiraleko saioan, bere etorkizuna normaltasun berri honetan nola egokitzen den azalduko du.
Maria Bastidako irakaslea da eta seme-alabekin eta senarrarekin bizi da. Denbora gutxian online irakastera egokitu behar izan zuen, eta orain, ikastolan eskolak ematera neurri berriekin. Egoera nola bizi duen ezagutzera emango du programan.
Ignacio Gil, berriz, Mitarte upategiko arduraduna da. Mahats-bilketa desberdina izan da aurten, eta beldur handiena urte osoko lanaren fruituak ezin ikustea eta ardoa aurreko urteetan bezala merkaturatu ezin izatea da. Bere etorkizuna ziurgabeasun handiarekin ikusten duela azalduko du Ignaciok.
Itsaso izango da saioko benjamina. 22 urte ditu, herriko musika bandan jotzen zuen eta herriko musika irakaslea izateari utzi behar izan zion birusagatik. Bere eskutik, egoera honek gazteengan izan duen eragina ezagutuko dugu.
Nagore Velez de Guevararekin amaituko dugu saioa. Nagore alarguna da, eta bi alabekin etxean lan egitearen arazoari aurre egin behar izan zion, senitartekoen laguntzarik gabe. Bere aita senarraren gaixotasun beraren ondorioz hil zen, eta orain bakarrik atera behar du aurrera bere familia.
Familia horiek nola bizi izan duten konfinamendua eta zein indarrekin egiten dioten aurre etorkizunari ezagutuko dugu ostiraleko saioan. Eta autograbazioei esker, beste modu batean jaso ezin diren irudiak bildu ditu. Familia-giroaren intimitatean, protagonistek euren eguneroko egoeraren eta une errepikaezinen lekuko bihurtuko dituzte ikus-entzuleak.
"Y la gente se quedó en casa" saioa, gaur, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.