telebista
Igandeko kirolak
Barriola eta Irujoren arteko lau t'erdiko partida, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
Goizean Caja Laboral eta Obradoiro taldeen arteko saskibaloi norgehiagoka eskainiko da.
-
Pilota. Argazkia: EITB
Igande honetan Gazteizeko Iradier Arena Pabiloariarekin bat egingo dute zuzenean Euskal Telebistako kamerek 12:15etik aurrera. Bertan, Caja Laboral taldeak Obradoiro talde galiziarraren kontra jokatuko du Endesa Ligako seigarren jardunaldia eta Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Jokin Etxebarria komentaristek egingo dute kontakizuna.
Arratsaldean, Euskal Telebistak herri kirolari eskainitako asteroko tartean, Elizondon jokatutako Euskadiko Aizkolari Txapelketaren berri emango dute Koldo Aldalur eta Jose Etxebestek 16:00etatik aurrera.
Ondoren, 17:00etan, Eibarko pilota jaialdia eskainiko da zuzenean. Hasteko, Titin III-Pascual eta Julen Retegi-Zubieta bikoteek jokatuko duten partida izango da ikusgai eta ondoren, Barriola eta Irujo elkarren aurka jarriko dituen lau t'erdiko neurketa. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Elena Azpeitiak emango dute jaialdiaren berri 'ETB Kantxa' saioan.