00:20

telebista

16:15etik aurrera

Binakako Txapelketako Finala, gaur arratsaldean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Olaizola-Urrutikoetxea bikotea Ezkurdia-Martija bikotearen aurka arituko dira. 20:30ean, Bilbao Basket-Fortitudo Bologna Champions Leagueko saskibaloi partida eskainiko da ETB4n eta eitb.eus-en.

  • Binakako Txapelketako Finala

    Binakako Txapelketako Finala. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, binakako hiru pilota partida eta saskibaloi partida bat emango dira ETBn, zuzenean.

16:15ean hasiko da emankizuna "ETB Kantxa" tartearen eskutik ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean. Bilbon, Bizkaia pilotalekuan, jokatuko dira partidak, lehendabizi Dario-Salaverri II bikoteak Peña II-Ladis Galarza bikoteari egin beharko dio aurre. Ondoren, arratsaldeko partida nagusia jokatuko da, Binakako Txapelketako finala: Olaizola II eta Urrutikoetxea Ezkurdia eta Martijaren aurka arituko dira. Jardunaldia beste partida batekin osatuko da, Egiguren V.a eta Tolosa Larrazabal eta Urretabizkaia II.aren aurka arituko dira. Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute partiden jarraipena.

Ondoren, 20:30ean, Champions Leagueko saskibaloi partida bat eskainiko da ETB4n eta eitb.eus-en. Hirugarren jardunaldi horretan, Bilbao Basketek Fortitudo Bologna izango du aurkari. Kontakizuna Xabier de la Fuente eta Aitor Uriondoren esku egongo da.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena