Itxi

telebista

Hauteskunde Orokorrak

Hautagai nagusienen arteko hauteskunde eztabaida, asteazkenean ETB-1en

A.H.

EITB

Horrez gain, Leopoldo Barreda 'Egun On Euskadi' albistegian elkarrizketatuko dute eta Laura Garrido 'Hauteskunde Elkarrizketa' tartean izango da gonbidatu.

  • Xabier Euzkitze. Argazkia: EITB

    Xabier Euzkitze. Argazkia: EITB

Asteazken honetan Espainiako Gorteetarako lehen hauteskunde eztabaida izango da ETB-1en. Xabier Euzkitzek gidatuko du bozketara aurkeztuko diren sei alderdi nagusienen hautagaien arteko debatea 22:30etik aurrera.

Hauek izango dira hauteskunde eztabaidan parte hartuko duten alderdi eta koalizioak: PSE-EE, EAJ, PP, EZKER ANITZA (IU -BERDEAK ) UPyD eta AMAIUR. Eta haien ordezkari modura, Eneko Andueza (PSE-EE) Gipuzkoako Aldundiko biltzarkidea, Arantxa Tapia (EAJ) Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua, Laura Garrido (PP) euskal legebiltzarkidea, Mikel Izagirre (Ezker Anitza) Espaniako Senaturako Gipuzkoako zerrendaburua, Gorka Manerio (UPyD) Senaturako Arabako zerrendaburua eta Maite Aristegi (Amaiur) Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua, izango dira.

Gainera, 'Hauteskunde Eztabaida' Euskadi Irratian entzungai izango da bere osotasunean, ostegun goizeko 08:30etik 09:30era.

Hauteskunde elkarrizketak

Horrez gain, Euskal Telebistak bere eguneroko hauteskunde elkarrizketekin jarraituko du eta astezken honetan PP alderdiko ordezkarien txanda izango da. Ander Arzakek Laura Garrido elkarrizketatuko du 'Hauteskunde Elkarrizketak' tartean 19:35etik aurrera ETB-1en.

ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegiak Leopoldo Barreda alderdiaren Euskadiko bozeramailea hartuko du gonbidatu. Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak Aitzol Zubizarretak galderei erantzungo die 09:30etik aurrera. Horrez gain, saioak bere eguneroko gaurkotasun solasaldia izango du Alfredo Retortillo, Tonia Etxarri eta Miriam Vazquez kolaboratzaileen partaidetzarekin.