Itxi

telebista

Audientzia

'Teleberri 2' saioak bere audientzia marka gainditu zuen astelehenean

A.H.

EITB

'Euskal Directo'k ere inoiz izandako audientzia daturik altuena lortu zuen astelehenean.

  • 'Teleberri 2', Andrea Arrizabalaga eta Asier Odriozola

    'Teleberri 2', Andrea Arrizabalaga eta Asier Odriozola

Asteleheneko 'Teleberri 2' albistegiak bere aurtengo audientzia marka gainditu zuen. Bataz besteko 213.000 ikus-entzule lortu zituen eta % 19,3ko audientzia zatia. 530.000 pertsonek bat egin zuten Andrea Arrizabalagak eta Asier Odriozolak aurkeztutako albistegiarekin eta 2011garren urteko 'Teleberri'rik ikusiena izan zen.

Horrez gain, ETB-2ko gaueko albistegiaren aurretik Adela Gonzalezek aurkeztutako 'Euskadi Directo' saioak ere oso harrera ona izan zuen euskal ikus-entzuleen artean. % 13ko audientzia zatia lortu zuen, inoiz lortutako daturik altuena, eta 'Euskadi Directo'ren historiako ediziorik ikusiena izan zen. 268.000 pertsonek bat egin zuten saioarekin emanaldian zehar eta bataz besteko 97.000 pertsonek jarraitu zuten bere osotasunean.