telebista
Azaroaren 14an
'Goenkale': Zorigaitzak ez al du etenik?
O.A.
EITB
ARTESA iruzurra dela eta, galdutako diru kopurua gutxi balitz, Kandidoren autoak garraiatzen zituen kamioiak istripua izango du.
-
'Goenkale'. Foto: EITB
Iñigo Malenen laguna Arraldera heldu denetik Lukas lekuz kanpo dago. Lukas jeloskor dago. Iñigo horren jakitun da eta jeloskor egoteko arrazoiak emango dizkio Lukasi.
Nekanek badaki Itxasori mehatxuzko mezuak bidaltzen dizkion pertsona nor den. Enpresaria da eta Itxasok ezagutzen duela ukatzen badu ere, bikote harremana izan zuen berarekin Katyrentzat lanean egon zenean. Itxasok egia ezkutatu nahi dio Iboni.
Manexen aurkako epaiketa hasi baino egun batzuk lehenago, alkoholemia kontrol batean geldituko du ertzaintzak eta baimendutako alkoholemia tasa gaindituko du. Ertzaintzaren kontrol horretan Ibon egongo da lanean.
Kandidok ere ez du zorte handiegirik. ARTESA iruzurra dela eta, galdutako diru kopurua gutxi balitz, bere autoak garraiatzen zituen kamioiak istripua izango du. Kandidoren egoera ekonomikoa jasanezina da.