Itxi

telebista

17:00etatik aurrera

Olaizola II - Albisu vs Irribarria - Zabaleta, gaur, ETB1en zuzenean

EITB MEDIA

Horrez gain, beste bi binakako pilota partida, Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa eta palako Kutxabank Liga eskainiko ditu ETBk.

  • Pilota

    Pilota. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Herri kirolak eta pilota eskainiko ditu gaur ETB1ek. ETB4 katean aldiz, palako Kutxabank Liga izango da ikusgai.

11:30ean, harri-jasotzaileen jardunaldi bat eskainiko da ETB1en, Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa. Juanan Legorburuk eta Gibetegik egingo dute kontakizuna.

Arratsaldean, 17:00etan hasiko dira Astelena pilotalekuan jokatuko diren binakako partidak. Bengoetxea VI - Salaverri II eta P. Etxeberria - Bikuña pilotariek jokatuko dute lehen binakakoa; ondoren, partida nagusia jokatuko dute Olaizola II.ak eta Albisuk Irribarriaren eta Zabaletaren aurka; eta azkenik, Alberdi - Larunbe vs Salaberria - Tolosaren kontra arituko dira. "ETB Kantxa" saioan eskainiko dira partidak zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en, eta hauen jarraipena, Xabier Euzkitzek eta Mikel Idoatek egingo dute.

13:30ean palako Kutxabank Liga eskainiko da ETB4 katean. Garate - Perez vs Necol - Ibarguren eta Fausto - Urrutia vs Ibarguren - Ibargarai arituko dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek eta Mikel Aierbek egingo dute pala partiden kontakizuna.