telebista
Kirolak
Sluc Nancy eta Caja Laboralen arteko norgehiagoka, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
Nancy-tik zuzenean eskainiko da partida ostegunean 20:45etik aurrera.
-
Caja Laboral. Argazkia: EFE
Sluc Nancy eta Caja Laboral taldeek Euroligako laugarren jardunaldiko partida jokatuko dute ostegun honetan eta Euskal Telebistak Frantziatik zuzenean eskainiko du norgehiagoka 20:45etik aurrera. Asier Aranguren eta Josean Aldalurrek egingo dute partidaren gaineko kontakizuna.
Zesta ETBK Sat-en
ETBK Sat kateak, bere aldetik, Treku-Hernandez eta Olharan-Minvielle bikoteek Gernikan jokatutako zesta partida eskainiko du eta Iñigo Aiestaranek eta Jabier Arkarazok emango dute partidaren berri 22:30ean.