Itxi

telebista

22:15etik aurrera

Sei alderdi nagusienen arteko hauteskunde eztabaida ostegunean ETB-2n

A.H.

EITB

Ondoren, 'Plato 2.0' berezia eskainiko da, eztabaidan hitz egin denaren inguruan.

  • Estibaliz Ruiz de Azua. Argazkia: EITB

    Estibaliz Ruiz de Azua. Argazkia: EITB

Ostegun honetan, hauteskunde orokorretara aurkezten diren sei alderdi eta formazio politiko ezberdinen hautagaien arteko eztabaida eskainiko da ETB-2n. Estibaliz Ruiz de Azuak gidatuko du solasaldia 22:15etik aurrera eta azaroaren 20ko hauteskunde kanpainaren egunerokotasunean gehien nabarmendu diren gaien inguruan arituko dira.

Solasaldian parte hartuko duten sei ordezkari politikoak honako hauek izango dira: Maria Teresa Rodríguez ( PSE-EE), Aitor Esteban (PNV), Leopoldo Barreda ( PP ), Arantza González ( EZKER ANITZA), Javier Gabilondo (UpyD) eta Rafa Larreina ( AMAIUR).

'Plato 2.0' berezia

'Plato 2.0' saioak ez du hauteskunde kanpaina galdu nahi izango eta hortaz, eztabaidaren ondoren, saio berezi bat eskainiko du hautagaien arteko solasaldian esan denaren inguruan. Horretarako lau kazetari hurbilduko dira saiora eta politikariek esandakoaz, hauteskude eztabaidan bakoitzak izan duen paperaz, hizketagai garrantzitsuenez  zein hauteskunde kanpainaren lehenengo asteaz arituko dira. Analista politikoak Luis Aizpeolea (El País), Charo Zarzalejos (Vasco Press), Martxelo Otamendi (Berria) eta Miren Ibáñez (Diario de Noticias) izango dira.

Hauteskunde elkarrizketak

Euskal Telebistak, gainera, bere eguneroko hauteskunde elkarrizketekin jarraituko du bere bi kate nagusienetan. Horrela, ostegun honetan ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegiak Emilio Olabarria EAJko Arabako hautagaia izango du gonbidatu eta Aitzol Zubizarretak gai politiko ezberdinen inguruko galderak egingo dizkio.

ETB-1eko 'Hauteskunde Elkarrizketak' saioan, ordea, Joseba Agirretxea EAJko hautagaia izango da gonbidatu eta Ander Arzaken galderak erantzungo ditu arratsaldeko 19:40tik aurrera.