Itxi

telebista

ETBK Sat eta ETB-1en

Hiru borrokaldi Gasteiztik zuzenean, ostiraleko 'Boxeo Izarrak'en

A.H.

EITB

Horrez gain, Joe Frazierri buruzko erreportajea ere eskainiko du saioak.

  • 'Boxeo izarrak'. Argazkia: EITB

    'Boxeo izarrak'. Argazkia: EITB

Profesional mailako hiru borrokaldi eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak ostiral honetan Gasteiztik zuzenean. Lehenengoan, Juan Carlos Ruiz bilbotarrak Nikolay Zabolotsky Donostian bizi den bulgariarraren aurka neurtuko ditu indarrak. Neurketa hau pisu superertainekoa izango da.

Jarraian, Andoni Alonso gasteiztarrak Armen Hovsepyan armeniarraren aurka boxeatuko du welter pisuan eta azkenik, Nacho Mendozak Matias Garciaren aurka borrokatuko du. Mendoza, Gasteizen bizi den kolonbiarra, bolada oso onean dago. Azken hiru borrokaldiak Aljerian, Ukrainan eta Holandan egin ditu eta denak k.o-z irabazi ditu. WBA erakundearen sailkapenean 10. tokian dago eta bere helburua epe laburrean Munduko txapelketa jokatzea da. Azkenik, Joe Frazierri buruzko bi bideo ere eskainiko du saioak.

'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 22:45etik aurrera ETBK Sat-en eta 00:20ean ETB-1en.