Itxi

telebista

Saria

'Mihiluze'k 22.815 euroko zakua banatuko du astelehenean

A.E.

EITB

Denboraldi honetako lehen zaku potoloa.

  • 'Mihiluze', azaroaren 14ko saioa. Argazkia: EITB

    'Mihiluze', azaroaren 14ko saioa. Argazkia: EITB

Astelehenean, azaroak 14, ETB-1eko 'Mihiluze' saioak 22.815 euroko zakua banatuko du, denboraldi honetako lehen zaku potoloa. Zortedunak Aitor Gereñu eta Iñigo Iturrioz izango dira.

Bikote donostiarrak lau egun daramatza 'Mihiluze'n eta aurretik ere hiru bider izan dute zakua irabazteko aukera. Gertutik jarraitu beharko dugu Aitorren eta Iñigoren ibilbidea, bide luzea ikusten baitiete saioan.

'Mihiluze'k bere zazpigarren denboraldia du martxan eta 900. saiora iristeko egun gutxi falta diren honetan emoziorik ez da falta saioan.

Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok aurkezten duten saioa astelehenetik ostiralera dago ikusgai 21:30ean ETB-1en.